Joko mota ezberdinak
Aurreko batean, 7vs7 ko zelai baten argazki bat erakutsi nizuen.
Zuetako askori 7vs7 horrek ez dizue deus ere esango. Paintball lehiaketa mota desberdinak erakutsiko dizuet, kontuan izanik, mota guztietan , pintura bola batek jo ta honek zikintzen bazaitu jokotik kanporatua zaudela.
7vs7 eta 5vs5:
Bi talde (zazpina edo bostna pertsonakoak) lehiatzen dira, helburua kontrako taldearen bandera gure zelaiko irteera tokira ekartzea, kontrako taldeko jokalari kanporatu bakoitzeko eta geure taldeko kanporatu gabeko bakoitzeko ere puntuak ematen dira. Partidak denbora muga dute (7 edo 5 minutu).
X ball:
Bost partaideko bi talde 20 minutuko bi zatitan zehar lehiatzen dira.
Bandera zelai erdian dago, ta beste taldearen irteera puntuan
zintzlikatu beharra dago, zintzilikatze bakoitzak puntu bat balio du,
denbora bukatzean puntu gehien dituenak irabazten duelarik.
1vs1:
Bi lehiakide bate bestearen kontra, bestea kanporatzea da helburua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: