Giro ederra Atarrabian
Zelaia aurkitzeko arazoren bat edo beste izan arren, garaiz iritsi gara Atarrabiako futbol zelaira.
Bertan, gure lagun naparrek ordurako prest zuten paintball zelaia.
Hogeitabat jokalari hurbildu dira bertaraino, eta 4 taldetan banatu eta gero hasi dira partidak.
Partida oso azkarrak ikusi dira, batzuk minutua baino gutxiago iraun dutelarik. Giro ederra izan dugu atarrabian, eta denok ahalik eta lasterren errepikatzeko gogoz gelditu gara.
Eguneko argazki denak ikusteko, klikatu goiko irudian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: