Kanporatuak

paintball 1456152135942 zero metrotik | 2006-04-16 09:55

Larunbat hontan jokatu zen Madrileko liga-ren 3. jardunaldia, taldea osatzeko arazoak eduki genituenez, lau jokalari bakarrik azaldu ginen, eta beste talde batzuk antzera zebiltzala ikusirik, beste batzutan egin izan dugun moduan, ahal zen einean geure artean jokalariak elkartrukatuko genituela adostu genuen.

Badirudi beste talderen bati ez zaiola hori gehiegi  gustatu (partida galtzearen ondoriotako bat, zihur aski), eta kexa bat aurkeztu du antolakuntzaren aurrean.

Millenium series-eko araudian guk egin duguna espreski debekatua dago eta ondorioz hiru talde kanporatu egin gaituzte. Badirudi araudia beste talde batzuk hausten dutenean ez dela horren larria, eta gutxi importa dio antolakuntzak berak ere betetzen ez badu.

Egia esan nahiko nazkatuta nago, beraz, argazkiak eta "kronika" hurrengorako.

Ah! Bost jokalarik jokatu genituen partida guztiak irabazi genituen.


Utzi iruzkina: