Paintball? Mendian zehar pinturazko gerrak, ez??
Horixe da nire inguruko jendeak esaten
didana paintballean jolasten dudala esaten diedanean. Ulertzekoa da,
inoiz kirola probatu dutenek kuadrillakoekin despedida bat edo
bazkariren bat ospatzera paintball zelai batera joanagatik ezagutzen
dutelako.
Pistako paintball-a gauza guztiz desberdina bat da, ordea.
Ahaztu
gerra, pistola, simulazioa... moduko hitzak, ez erabiltzeaz gain,
nahiko gaizki ikusiak bait daude. Lehiaketak zelai lau batean jokatzen
dira, sarez inguraturik eta zelaiaren bi aldeetan parapeto puzgarriak
(edo finkoak) jartzen direlarik.
Goian ikusten dena Millenium Series txapelketa Madrilen jokatu zeneko argazki bat da, 7vs7 jokatzeko tamaina egokikoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: