Horixe da nire inguruko jendeak esaten didana paintballean jolasten dudala esaten diedanean. Ulertzekoa da, inoiz kirola probatu dutenek kuadrillakoekin  despedida bat edo bazkariren bat ospatzera paintball zelai batera joanagatik ezagutzen dutelako.Pistako paintball-a gauza guztiz desberdina bat da, ordea.Ahaztu gerra, pistola, simulazioa... moduko hitzak, ez erabiltzeaz gain, nahiko gaizki ikusiak bait daude. Lehiaketak zelai lau batean jokatzen dira, sarez inguraturik eta zelaiaren bi aldeetan parapeto puzgarriak (edo finkoak) jartzen direlarik. Goian ikusten dena Millenium Series t...