BERRIA, Olariaga | 2016-05-28



METAMORFOSIAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-11-12 23:02

BERRIA, 2012-10-03 / Aurelia Arkotxa Lausanne. 1928. Skira editoreak nahi du absolutuki Picassok ilustra diezaion sortu berri duen argitaletxeko lehen liburua. «Akort», dio Picassok. Ordea zein liburu hauta? Gauzak horrela, hona non pintoreak ametsetan ikusten dituen arrain bilakatzen ari diren emazteak. Ametsa Pierre-ri, Henri Matisse-ren semeari kontatzen dio eta honek dio orduan Ovidioren Metamorfosiak ilustratzeko ideia ematen. Lehen bi grabatuak 1930ko irailean ja bukatuak ziren: Orfeoren heriotzaz. Urriaren 25ko hogeita zazpi akuaforteak eginak zituen. Hamabost h...



ERREGEAK ETA KRUDELKERIA. (armiarma.com Literaturaren Sarean argitaratutako sarrera Euskarari ekarriak sailean) Bertan, Herodoto eta Ovidioren biografietara eta euskaratuta dauden idazlanetara loturak egiteaz gain, Juan Mari Mendizabalek euskaratutako bost ipuin (Ipuin ankerrak, Herodoto eta Ovidio, Milabidai, Erein, 1994) irakur daitezke sarean, lau Herodotorenak (Kandaules, Kreso, Ziro eta Kanbises) eta bat Ovidiorena (Filomela eta Prokne).


TRISTES

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:31

Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XII-26 Itsas Beltzeko kosta. 9garren urtea. Bidaia luzearen ondotik Ovidio «lurraren muturrera» ailegatu berria da: Tomis-era (a terra terra remota mea). Augustok inperioaren azken fronteretara herbestua du. Han hilen da. Baina nik aipatzen dudan momentu honetan, Tristes liburua bukatu berria du. Ez daki hemen hilen dela. Uste du berriz itzuliko dela Erromara, emaztea besarkatuko duela, eta gelditzen zaizkion adiskide gutiak. Tristes bidean hasi zuen, Ioniako itsasoan, uhain oldartuek ontzia kurrinkarazten zutelarik, aurpegia bustitzen: «Oh, zorigaitzeko...


Aurten beteko dira bi mila urte Ovidiok dekretuz Erroma utzi eta Inperioaren beste muturrera aldatu behar izan zuenetik, besteak beste, bere maitasun lanek Augustoren moralaren kontra egiten zutelako.                                              Angel Erro, BERRIA, 2008-VI-15 Bob Dylanek, azken diskoko Ain't Talkin' abestian, atsekabearen paisaia marrazteko, «e...


Azken iruzkinak