Gaur goizean Gorka Ovejero Berria egunkariko bulegoetan egon da, argazkian ikusi dezakegun bezala, irakurleen galderak erantzuten on-line. Galdera gehienak desobedientzia zibilari (DZ) buruzkoak dira, Barcinari tartakadak bota eta Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorra ezarri ondoren. Hemen uzten dizkizuegu Gorkaren erantzun guztiak, Berriako webgunetik hartu ditugunak. Lehen galderak behean daude, baina berdin zaizu egin diren ordenean edo alderantziz irakurtzea. 12 G. Honenbestez, amaitu da elkarrizketa. Mila esker Gorkari eta parte hartu duzuen guztioi. Berria.info. E. Eskerri as...


Topaguneak eta Aek-k mintzapraktika on-line egiteko aukera sortu dute  mintzapraktika.org webgunearekin. Bertan sartuz gero, internetez mintzapraktika taldetan aritzeko aukera izango duzue skype programaren bidez eta bide xumeago batean txateoaren bidez. Horrez gain, webguneak aukera ugari eskeintzen ditu, esaterako, herrialde ezberdinetako mintzapraktika programei buruzko informazioa eta estekak, mintzapraktika programen sorrera eta helburuei buruzko informazioa, foroa, egitasmoen agenda eta blogak sortzeko aukera ere bai.