Mintzapraktika on-line
Topaguneak eta Aek-k mintzapraktika on-line egiteko aukera sortu dute mintzapraktika.org webgunearekin. Bertan sartuz gero, internetez mintzapraktika taldetan aritzeko aukera izango duzue skype programaren bidez eta bide xumeago batean txateoaren bidez. Horrez gain, webguneak aukera ugari eskeintzen ditu, esaterako, herrialde ezberdinetako mintzapraktika programei buruzko informazioa eta estekak, mintzapraktika programen sorrera eta helburuei buruzko informazioa, foroa, egitasmoen agenda eta blogak sortzeko aukera ere bai.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: