eguerdion familia otsailerako eta martxorako antzerki kontuak eta sagardotegirako deia dituzue hemen: http://goizaneren-ikasleen-biltegia.wikispaces.com/file/detail/otsaila+martxorako+planak.pdf ondo ibili, eta bihar zintzo lan egin


poesia irakurtaldia eta antzerkia Basaurin eta beste antzezlan bat Bilbon, urtarrilaren bukaeran. http://goizaneren-ikasleen-biltegia.wikispaces.com/file/detail/urtarrilerako+planak.pdf


urte berri on familia Atzo argitaratu ziren prentsan EGA eta irakasleen hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko azterketa deialdien iragarkiak. Epea gaurtik zabalik dago; beraz, ez utzi eta egin lehenbailehen. Informazioa honako helbidean topatuko duzue: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/euskara ondo izan


ondo ibili mari pili, gero arte bonaparte, agur benur ondo ibili, gutxi gastatu eta bueltak amari ondo bukatu eta hobeto hasi... egun hauetan esaten diren guzti horiek zuentzat. 2012a zoriontsua eta EGAduna izan dezazuela denok. buelta arte batzuei, animo Auroriri eta zorte on Javiri.


egunon familia klasean komentatu genuen euskararen jatorriari buruzko dokumentala helbide honetan dago. on dagizuela...http://berria.info/hara/1230/euskararen_jatorria_enigma_europar_bat_dokumentala_ikusgai_da_sarean.htm


Eguerdion familia Titereen ikuskizunetik bueltan HABE aldizkarietan arrantzan ikasbilen nola arrantza egin dezakezuen azaltzen duen aldizkari osoa topatu dut. Interesik baduzue: http://www.ikasbil.net/idatziak/HABE%20421_110727_0817.pdf ondo izan      


datorren jaizubian durangon zer izango den ikusteko: http://www.durangokoazoka.com/ ondo izan


Jarri dituzte sarean habe ahozko azterketetarako agunak, hemen: http://www.habe.euskadi.net/q87jspWar/Q87InicioAplicacion.jsp ondo izan


egunon familia Gure Erik Zornotzako barnetegian dago neskaz inguratuta. Handik idatzi digu, bere berri emanez. Erantzuiozue zerbait mutilari, norbaitek irakurtzen diola jakin dezan. Gelako minutu tontoren bat erabili nahi izanez gero, hortxe dago portatila. Bide batez: Hil honen bukaeran, azaroaren 30ean, Bertsolari dokumentala emango dute El Socialen, eguerdiko 12etan. Lau euro ordainduta joan ahal izango gara. Zatoz gurekin. ondo izan.


eguerdion berriro, familia idatzizkoaren emaitzak ikusgai dituzue ondoko helbide honetan. http://www.hezkuntza.net/n73/n73inicial_mantenArbol.do?aplicDif=&idioma=e&ano=20&padre=4078&page_id=19484&idioma=e nik ez dut ahozkorako non-noizik topatu, zuek lortzen baduzue, hementxe esan, artikulu honi erantzunez. bihar arte


eguerdion familia: yo bien, ¿ tu bien ?, ¡ mándame sien ! idatzi omen zion labur labur ondarrutar batek amari, soldadutza Afrikan egiten zen garai haietan. Zuek, ordea, horixe ere ez. Hemen naukazue, triste triste, neure buru bakarrarekin blogean hizketan. Egunero, zabaldu eta erantzunetan azkena Sandrarena dela ikusten dudanean, uzkurtu egiten naiz, txikitu. Laster gelan sartzean mahai atzean ikusi ere ez nauzue egingo. Harira: gaur hiztegien esteka agindu dizuet. Alboko zutabe horretan jarri dizuet, zuek kuskuseatzeko eta ezagutzeko. Nahi nuke guztietan sartu eta zertarako balio...


egunon, familia. Javik, bertso afarirako eta mahai ingururako deialdiak bidali dizkigu. ikusi hemen: http://goizaneren-ikasleen-biltegia.wikispaces.com/file/detail/bertso_bazkaria.jpg http://goizaneren-ikasleen-biltegia.wikispaces.com/file/detail/euskal_herria_garai_berriak_erronka_berriak.jpg ondo izan


Egunon, familia. Bertsolari izatea zer den usaindu nahi baduzue, zoazte berandi baino lehen bertsolari filma ikustera, inguruko zinetokietatik desagertu baino lehen. Ostiralean izan nintzen ikusten eta izugarri gustatu zitzaidan.(konforme, badakit ez naizela batere inpartziala). ondo izan goizane


eguerdion familiaKonturatuko zineten irakurgaiak Berriatik ateratzen ditudala, ezta? Alboko zutabean itsatsi dizuet esteka zeuen gustura bertan saltseatzeko (astirik hartuz gero, noski).Entzungaiak, berriz, ikasbiletik ateratzen ditut sarri. Ikasbilen sartutakoan ezkerreko aldean ariketak aukeratuz gero, galderadun entzungaiak topatu ahal izango dituzu. Saiatu eta zerbait lortzen baduzu edo arazorik baduzu, hementxe esan, besteek ere zuregandik eta zurekin ikas dezaten.onak izangoizane


eguerdion familiaGernikatik bueltan etorri gara goiz goiz, Asier txapelduna lagunekin hantxe utzita. Ikusi dudanez, Blog honek Gernikak baino ia arrakasta handiagoa izan du. Gernikako piperrak, Gernikako piperrak... zuek bai pipergileak! Ostegunean aterako ditugu kontuak. Bitartean, ondo ondo pasa biajante, beraneante eta zubigile guztiok.onak izangoizane


Eguerdion, familia: Astelehenean Gernikara joango garela erabaki dugu, gaur azken orduan. Klaseko ekintza da; beraz, ahal duzuen guztiok etorri, eguerdian bueltatu behar duzuen orduan bueltatzeko. Goizeko 8etan Arizko geltokian geratu gara.onak izanpa


eguerdion familia: Gaur poztu naiz, Xandrak eta Gorkak mezu elektroniko bana bidali didatelako. Gainera, klasean entzun dut blog honek klasera etortzen ez zaretenean zertan gabiltzan ikusteko balio duela. Bada, bai baina ez. Izan ere, ez dut egunero kargatzeko asmorik, astean behin edo bitan baizik. Horrez gain, klase presentzialen ordezko denik ez pentsatu, hemen klasean ahoz egiten dugun guztia agertu ere ez delako egingo. Beraz, blog hau klasekoaren osagarria baino ez da, zuena denez, zuek zertarako erabili nahi duzuen zehaztu behar duzuena. Artikulu honi beheko "erantzun" atala erabili...


Eguerdion ikasleok.Pasa den astean egindakoa jarri nuen hemen eta handik wiki batera jotzen zela uste dut, dokumentuaren lasterbidean klikatuz gero. Dena dela wikian dauden dokumentu guztien zerrenda ikusi nahi izanez gero jo helbide honetara:http://goizaneren-ikasleen-biltegia.wikispaces.cometa hor ezkerreko aldaketak sailean klikatuondo izan


hona kontsumo gaiei buruzko gaztelera euskara hiztegi baten helbidea http://corpus.consumer.es/corpus/


Ea tresna honek ere aurten zerbait ikasteko balio digun. gaur kuxkuxeatzeko helbiderik interesgarriena http://www.euskaljakintza.com/ega/ ondo izan


Joan den Iruñean Kantuz-en komentatu eta adierazi genuen bezala, aste honetan, ortziralarekin eta arrastaldeko 7etan, entsegu bat eginen dugu, biharramuneko saioa pixka bat prestatzeko. Kantuzaleen Elkarteko egoitzan izanen da eta jende kopuruaren arabera karriketara aterako gara.Zatoz eta landu gurekin eta lagunarteko giroan gure kantutegia!!!!!Hori bai, ez ahantzi, larunbatean, eguerdiko 12etan eta Mercaderes karrikan berriz ere hitzordua dugu.


Begira nolako idazkuna ipini diguten etxeko garajean:Garaje barruan kotxeek argiak izetuta eroan behar dabezala gogorarazten da.Se recuerda...Oso ohikoa da inpertsonalak erabiltzea erdara nagusietan, halako debekuak edo oharpenak adieraztean.It´s banned... (en)Se prohibe... (es)C´est interdit... (fr)Jakina, ugariago dira aukera trinkoak kaleko idazkunetan:No smoking (en)No fumar (es)Défense de fumer (fr)Vietato fumare (it)Euskaraz, hala ere, testu barruan molde hau erabili beharra dago:Debekatua dago erretzeaEta idazkunetan beste hau:Ez erreEta gure garajeko oharra dela eta, zer egin?Gogoan...


Nire blog zikina

torrea 1456153124808 bolgovitxe | 2007-10-01 12:20

Eider, Patrizia, Izaskun eta ni egingo dugu talde lana:"Web 2.0" gaiari buruz.


Azken iruzkinak