hiztegiak
eguerdion familia:
yo bien, ¿ tu bien ?, ¡ mándame sien ! idatzi omen zion labur labur ondarrutar batek amari, soldadutza Afrikan egiten zen garai haietan. Zuek, ordea, horixe ere ez. Hemen naukazue, triste triste, neure buru bakarrarekin blogean hizketan. Egunero, zabaldu eta erantzunetan azkena Sandrarena dela ikusten dudanean, uzkurtu egiten naiz, txikitu. Laster gelan sartzean mahai atzean ikusi ere ez nauzue egingo.
Harira: gaur hiztegien esteka agindu dizuet. Alboko zutabe horretan jarri dizuet, zuek kuskuseatzeko eta ezagutzeko. Nahi nuke guztietan sartu eta zertarako balio dizuen begiratuko bazenute, oso ezberdinak baitira.
Klasean aipatu dizuedana Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia da, gaur arte euskaraz idatzi eta argitaratu den gehiena bertara hustuta dutenez, beste inon aurkitzen ez duzuenerako balioko dizuena.
Bide batez, gogoratu euskaraz ere badugula wikipedia euskaraz honako helbide honetan: http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala. Hortxe topatuko duzu, Javi, Ez dok hamairuren azalpen artikulutxoa, besteak beste.
ondo izan
Iruzkinak
2011-11-12 15:29 #1
ez dok amairu ez dago malefiziorik ez dut ulertzen. <br />baina hobeto ulertzen dut zergatik paco ibañez leteren ehorzketan zegoen.<br />hemen, zure proposamenaren truke, bbc-k atxagari egindako elkarrizketa bat. agian atxagak ez du entzuten guk klasean entzuten ditugun berriak (hizkuntzen abiadurarekin lotutako ohar bat). ingelesez dago, baina ingelesa praktikatzea ondo dago batzuetan:<br />http://www.bbc.co.uk/iplayer/episode/p00lf0fw/The_Weekend_Strand_12_11_2011/<br />
Utzi iruzkina: