Garajeko oharra

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-12-04 11:09


Begira nolako idazkuna ipini diguten etxeko garajean:

Garaje barruan kotxeek argiak izetuta eroan behar dabezala gogorarazten da.

Se recuerda...
Oso ohikoa da inpertsonalak erabiltzea erdara nagusietan, halako debekuak edo oharpenak adieraztean.
It´s banned... (en)
Se prohibe... (es)
C´est interdit... (fr)
Jakina, ugariago dira aukera trinkoak kaleko idazkunetan:
No smoking (en)
No fumar (es)
Défense de fumer (fr)
Vietato fumare (it)
Euskaraz, hala ere, testu barruan molde hau erabili beharra dago:
Debekatua dago erretzea
Eta idazkunetan beste hau:
Ez erre
Eta gure garajeko oharra dela eta, zer egin?
Gogoan izan garajearen barruan kotxeko argiak izetu behar dirala.
Edo errazago eta egokiago:
Izetu(ta eduki) kotxeko argiak garajean.
Gero, hor ere badira batuaren eta euskalkiaren arteko nahaste eta interferentziak, baina utz ditzagun beste baterako.


Utzi iruzkina: