Kategoria: nominalizazioa
(Testu birziklatua da hau, eta otsailaren 13an beste toki batean argitaratu nuena du oinarri).Hona hemen euskal komunikabideek aurten argitaratutako albiste bat (antzeko asko izaten dira): “Hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (Ipar Euskal Herriko erakundea)”. Horren inguruko testuetako bat honela hasten zen: “Miren Azkarate Kultura sailburuak Eusko Jaurlaritza eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmenaren sinadura ekitaldian (2007-2-7) adierazitakoak jaso ditugu hemen, oso-osorik”. Ni “hitzarmenaren sinadura ekitaldi” horretaz mintzatuko ...
Entzun berria dut, irratian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren iragarki bat, tabernek "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa.Itxiera hitza askotan ibili dut buruan Euskaldunon Egunkaria itxi zuten egun zorigaiztoko harez geroztik. "Egunkariaren itxiera bidegabekeria itzela izan zen" esaldia ez dakit, bada, oso naturala ote den. Nago "Egunkaria ixtea" edo "Egunkaria itxi izana" aditz-egiturak naturalagoak direla itxiera nominalizazioa baino.Tabernen kasuan ere, senak ez dit oso ongi hartzen "itxiera-ordutegi" hori, eta zaindu behar dena "ixteko ordua" dela iruditzen zait (ordutegia ...