Kategoria: no-colaboracion
Gauza jakina da AHT azpiegitura txikitzailea dela, eta jendartearen, ekologiaren eta ekonomiaren aurkakoa dela. Baliabide asko xahutuko lituzke, inposizioa da, eraikitze enpresentzat laguntza ekonomikoa da… Horregaitik EuskoTrenek AHTaren enpresa operadorea izan nahi duela salatu beharra dago, eta era berean, Euskal Trenbide Sarea, EuskoTrenen azpiegituren arduraduna, Euskal Yren Gipuzkoako zatia eraikitzen ari dela. Eusko Jaurlaritzak EuskoTren erabiltzen du AHTan xahutzen ari den dirutza ezkutatzeko. Aurrekontua nahastu egin du eta trenean 161.860 milioiko inbertsi...