AEDk argitara emandako ikerketa ari naiz irakurtzen. Eta transmisioari buruzko ondorio batzuk deigarriak egin eta hona ekartzea erabaki dut. Arrasaten euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreei buruzkoa da ikerketa.Hona aipuok:Euskararen ezagupena nagusiki transmisio kulturalean oinarritzen denean, erregistro informalean euskara modu natural, eroso eta adierazgarrian erabiltzeko oztopoak izaten dira.Euskararen transmisio prozesu naturala (familiakoa) eta kulturala (irakaskuntzakoa) nahastu izanaren ondorioz, ez bata ez bestea ez dira behar bezala menperatzen.Adin txikiko seme-alabek...


Aurreko aste santuan Arabara egin genuen osteratxoa koadrilako zenbaitek. Egia esan, Araban oso gutxitan izan gara osteratxoak egiten. Gauzak horrela, Valderejora egin genuen txangoa. Arabako ekialdean dagoen Parke Naturalera alegia Burgosekin mugan. tagzaniapasteRibera map Parke Naturala  ibar zabal batean kokatzen da haitzez inguraturik. Klima trantsiziozkoa da Atlantiko eta Mediterraneo artekoa, uda beroekin eta elurte ugariko neguekin. Honek klima bietako espezieen bateratzea eskaintzen dio Parkeari: orkatzak, basurdea, putreak, salamandrak, igelak, tritoiak, basakatuak, basoak,…...


Pasa den Domekan [1]Pagoetara joan ginen ibiltzera Horrelako ibilaldirik aspaldi egin gabe nengoen. Baina pena merezi izan zuen! Mendi zoragarriak bait ditugu Euskal Herrian. Ibilbidea Iturraran parketxetik hasi genuen, bertan dagoen parkingean kotxea utzi eta botak jantzi ondoren, bideari ekin genienon. Bertan jardin botanikoa aurki dezakegu, hainbat eta hainbat zuhaitz dauden landatuta bere etiketatxoarekin. Denborarik ez genuen horretaz gozateko hartu baina pena merezi duela uste dut. Hurrengo batean, bokadiloak hartu eta bertan bazkalduaz gozatzeko leku paregabea. Honela, leku hau atze...


Azken iruzkinak