Pagoetara igoera.

zoroakklubmix 1456154056545 ZoroakKlubMix.org | 2007-11-26 11:28

Pasa den Domekan [1]Pagoetara joan ginen ibiltzera

Horrelako ibilaldirik aspaldi egin gabe nengoen. Baina pena merezi izan zuen! Mendi zoragarriak bait ditugu Euskal Herrian.

Ibilbidea Iturraran parketxetik hasi genuen, bertan dagoen parkingean kotxea utzi eta botak jantzi ondoren, bideari ekin genienon. Bertan jardin botanikoa aurki dezakegu, hainbat eta hainbat zuhaitz dauden landatuta bere etiketatxoarekin. Denborarik ez genuen horretaz gozateko hartu baina pena merezi duela uste dut. Hurrengo batean, bokadiloak hartu eta bertan bazkalduaz gozatzeko leku paregabea.

Honela, leku hau atzean utzi eta Agorregiko burdinola bidean jarri ginen. Bidea ondo markatua dago, eta burdinolara iritzi harte dena beheraka ibili ginen.

Bertan pare bat argazki ondoren aurrera segitu genuen. Oraingoan Aia herrira bidean. Hau bai, hau aldapa gora, nahiko "ranpa" gogorrak aurkitu ditzakegu bertan, baina bueno, ganditu ezinekorik ez da ezta?

Honela aldapa gora, paisaia zoragarrien hartean [2]Aia herrira iritsi ginen. Bertako taberna batean kafetxo bero bat hartu eta Pagoeta bideari ekin genion berriz.

Hau bai hau gora egitea! Eskuin aldean Zarautz eta Orio herriak bistan genituela gora ta gora. Egia esan behar bada, begibistan genituen paisaiek bidea errazten zigun.

Pagoeta mendi gailurrera igo baino lehenago, zelai batekin egin genuen topo. Hau ibiltzeko leku aproposa dela ikusi genuen, eta hurrengo baterako plan hona benetan.

Honela iritsi ginen pagoeta gailurrera. Piskat piskat jeitsi eta bertan dagoen "refugioan" mokadutxo bat jan ondoren beherako bideari ekin genion, toki berdinetik, naiz eta beste bidea egon. Ezagutzen ez dugunez, ezagutzen genuen lekutik jeistea erabaki genuen, prisaka genbiltzan eta.

Guztira 4 ordu ibili ginen, pausu normal batean. agian eguraldi hobearekin, ez zigun euririk egin baina beilanoa zegoen, gehiago disfrutatuko genuke. Baina ez gara kexatuko, oso eguraldi txarra baitzegoen iragarkita egun horretarako!

  1. http://www.aiapagoeta.com/
  2. http://aiako.com/


Utzi iruzkina: