Pasa den Domekan [1]Pagoetara joan ginen ibiltzera Horrelako ibilaldirik aspaldi egin gabe nengoen. Baina pena merezi izan zuen! Mendi zoragarriak bait ditugu Euskal Herrian. Ibilbidea Iturraran parketxetik hasi genuen, bertan dagoen parkingean kotxea utzi eta botak jantzi ondoren, bideari ekin genienon. Bertan jardin botanikoa aurki dezakegu, hainbat eta hainbat zuhaitz dauden landatuta bere etiketatxoarekin. Denborarik ez genuen horretaz gozateko hartu baina pena merezi duela uste dut. Hurrengo batean, bokadiloak hartu eta bertan bazkalduaz gozatzeko leku paregabea. Honela, leku hau atze...