Aste santuko txangoa Valderejon

egunilun 1456132069370 egunilun | 2008-05-10 12:27

Aurreko aste santuan Arabara egin genuen osteratxoa koadrilako zenbaitek. Egia esan, Araban oso gutxitan izan gara osteratxoak egiten. Gauzak horrela, Valderejora egin genuen txangoa. Arabako ekialdean dagoen Parke Naturalera alegia Burgosekin mugan.


Ribera map

Parke Naturala  ibar zabal batean kokatzen da haitzez inguraturik. Klima trantsiziozkoa da Atlantiko eta Mediterraneo artekoa, uda beroekin eta elurte ugariko neguekin. Honek klima bietako espezieen bateratzea eskaintzen dio Parkeari: orkatzak, basurdea, putreak, salamandrak, igelak, tritoiak, basakatuak, basoak,…

Lalastra da Valderejon ongietorria ematen digun herrixka eta bertako parketxean egin daitezkeen ibilbideen inguruko informazioa ematen dute. Ibilbiderik entzutetsuena Puron ibaiaren haitzartera daramana da. Guk bederen ibilbide hori aukeratu genuen ura eta lurra tartekatzeko helburuarekin eta oso gustura egin genuen. Desnibel gutxiko ibilbidea da non basoetan barrena haitzartera iristen den, aurrez Ribera abandonatutako herrixka igaroz.

 


Riberatik Puron ibaiaren haitzartera map

Hemen azaldutakoak  Ribera herri abandonatuaren kokalekua eta guk eginiko ibilbidea  dira.


Utzi iruzkina: