Kategoria: Mudra
Namaste. "Mula bandha"-k "sustraiko giltza edo itxitura" esan nahi du eta zoru pelbikoan kokatzen den uzkurdura muskular bati esaten zaio. Azken finean mudra bat da, gorputzaren posizio bat. Mulabandharen ekintzak perineoa eta genitalak goruntz eramaten ditu eta ipurtzuloaren uzkurdura leun bat ere eragiten du. Hasieran kosta egingo zaigu Mulabandha aplikatzea, mantentzea edo/eta sentitzea ere, baina, beti bezala, praktikarekin hobeto ezagutuko dugu eta asanetan edo pranayaman txertatzea lortuko dugu. Berez, arnasa botatzen dugunean, azken pausotan, birikak ia hutsik daudenean Mulabandh...