Kategoria: mobilizazioa
Gehiengo sindikalak agur Bilbon egin duen prentsaurrekoan Apirilaren 28an, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean, egingo diren ekimenetan parte hartzeko deialdia luzatu die langile eta herritar guztiei.Lan istripuen errealitateak bere horretan jarraitzen du, 2010. urtean 80 pertsona hil ziren lan istripuetan Euskal Herrian. Jaitsiera bat izan den arren, hau ez da benetako prebentzio neurriak hartu direlako izan, bizi dugun egoera ekonomikoaren ondorioz baizik. · A-28 Eskuorria · A-28 lectura · A-28 Kartela
Euskal gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuen ekimen bateratua izango da gaur Gasteizen, "Erreformen aurrean, langileok eredu berri bat. No más recortes de nuestros derechos sociales y laborales" lelopean. Iazko maiatzaren 21eko grebaz geroztik sei sindikatuen artean abian jarritako lanketaren baitan kokatzen da gaurko ekimena. Dekalogoarekin egin zen moduan, egungo eredu sozioekonomikoaren aurrean alternatiba badela defendatzen jarraitu nahi dute sindikatuok, Espainiako gobernuak aurkeztutako erreformei erantzun bateratua emanez, besteak beste...