Aurtengo bigarren Irakurle txokoaren solasaldia ukan dugu gaurkoan eta oraingo honetan Fertxu Izquierdo, Txantreako idazlearen Mendeko borroka izenburua duen liburuarekin egokitu zaigu.Bere bigarren argitalpen haundia, (liburu formatoan esan nahi da) dugu hau eta "berunezko garaian" kokatuta dago, joan den mendeko 70 hamarraldian. Gori gorian zegoen giroa Erroma zerutiar eternale hartan; alde batetik Avanguardia Nazionaleko fazistak eta estatu kolpe ideia senpiternoak eta beste aldetik Lotta Operaia partisano berrien erresistenteak eta askatasunaren egarridunak. Aldi berean pelikula berez...