Zer da ekonomia solidarioa? Lanki taldekoek kongresu bat antolatu zuten duela astebete gai hori hizpide hartuta. Munduko toki ezberdinetako pertsonak etorri ziren Huhezira. Batzuk beraien herrialdeetako esperientziak kontatzera, beste batzuk, ordea, besteek esaten zutena dastatzera.  Aukera izan nuen ostegun arratsaldeko hitzaldiak entzuteko eta biziki interesgarriak iruditu zitzaizkidan.   Lehenik eta behin, Marie J. Bouchard kanadarraren esperientzia entzun genuen. Quebec-eko ekonomia sozialaren esperientzia kontatu zigun. Ekonomia soziala oso diziplina zaharra da Kanadan eta e...


MCC eta Microsoft

3
azpi 1456131281766 azpi | 2007-11-08 17:31

Kooperatiba eta MCC zalea naiz, orohar eta ñabardurak ñabardura. Lan ere egin nuen ia 5 urtez hango enpresetan, eta Garaia Berrikuntza Guneko kudeatzaileak ezagutzen eta estimatzen ditut.Horregatik hartu dut pena, Microsoft 'ekarri' nahian ari direla irakurri dudanean Berrian eta Goienan.Ekarri diot, eta ez etorri. Eta pena, diot, MCCko filosofiarekin nekez ezkon daitekeen enpresa delako, boteprontoan esanda, Microsoft. Europan multak jartzen ari diren bitartean, hemen laguntzak emango zaizkiolako multinazional horri. Eta, imajinatzen dut, gainera, zeinen negoziaketa zailak izango diren.Ez ...