Kategoria: maitasun
Zer da ba bizitza maitasunik gabe? Zer da ba maitasuna ametsik gabe?Aste honetan maitasuna, osasuna eta etorkizuna izpi POSITIBOZ etorri da! Izpi horri jarraituz, gauerdiko ilargipean, bere ondoan arruntak berezi eta bereziak arrunt bilakatzen dituen pertsonarekin hartutako bainutxoak, burukominei aurre egiteko gauza xumeen handitasuna partekatzea bezalakorik ez dela ikusi dugu!Azken finean Franz Liszt-ek piano akordeekin deskribatu nahi zuen "baldintzarik gabeko maitasun umoa" eman, jaso eta sentitzeak arintzen ditu gure burukominak! Masai
Behin, amodio platoniko bati idatzitako mezua:Agur, bizi huntan banandurik garelakoAgur, gure ezpainak elkartuko ez direlakoAgur, maitatzeak lehenbizikotz min egiten duelakoAgur, odola xahutzen dudalakoAgur, ulertzen nauzulakoAgur, maitea zaitudalakoAgur, agurtzen nauzulako...Agur, maitez, zurekin gabe
Kaixo kupidoren irakurle sutsuak: Hau gure lehen informazio saioa da, beraz nahiko urduri gaude, bueno ez, ez dakit, "en fin" has gaitezen. Entzungo zenuten inoiz maitasun konturen bat edo beste ezta?Ba hau ez da bestelakoak bezalakoa, Eguzkibegiko neska baten bizitza liluragarri eta abentura magikoz betetako batez baitoa, bere izena Garaipen da. Aih gure Garaipentxo, hainbat istorio bizi izan ditu bizitzan zehar. Hiru urte zituela bere klaseko mutil batez jota maitemindu zen, bere izena Ioritz zen. Biek jolastokian eskutzuak egiten zituzten, aih gure neskatxa lotsagabea. Lau egun irtetzen ...