Nor da Lilith?

1
haunditzenhauditzen 1456135307896 Eta handitan, zer?? | 2007-03-29 23:44

- Ama, katekesisen esan digute lehenengo emakumea Eba izan zela, badakizu sahietsarena eta hori, baina izebak esan zidan Eba baina lehenago beste emakume bat zegoela. - Atea zikina... - ahopeka- bai eta nor zen ba? - Ba Lilith. - Bah, horiek zure izebaren gauzak dira. - Ezetz ama, Lilith nazkatuta zegoen beti Adanenpean egoteaz eta gehiego ezin zuela esandakoan, paradisutik bota zuen jainkoak, ala bera joan zen? Ez dut oroitzen. Eta orduan sortu zuen Jainkoak sahietseko emakume hura, Eba. - Horiek izebaren ipuiak dira, maite... - Ja! Eta zer da biblia ba?? - Dios! Ume hau...