Nor da Lilith?

haunditzenhauditzen 1456135307896 Eta handitan, zer?? | 2007-03-29 23:44
1

- Ama, katekesisen esan digute lehenengo emakumea Eba izan zela, badakizu sahietsarena eta hori, baina izebak esan zidan Eba baina lehenago beste emakume bat zegoela.

- Atea zikina... - ahopeka- bai eta nor zen ba?

- Ba Lilith.

- Bah, horiek zure izebaren gauzak dira.

- Ezetz ama, Lilith nazkatuta zegoen beti Adanenpean egoteaz eta gehiego ezin zuela esandakoan, paradisutik bota zuen jainkoak, ala bera joan zen? Ez dut oroitzen. Eta orduan sortu zuen Jainkoak sahietseko emakume hura, Eba.

- Horiek izebaren ipuiak dira, maite...

- Ja! Eta zer da biblia ba??

- Dios! Ume hau...

ama

ama 2007-04-02 11:21 #1

<p>- Ipuin bat da. Ume batek ordea, literalki hartu dezake, eta ipuinak azaldu nahi duena gaizki ulertu. Gero,&nbsp;ipuin hau irakurri ohi duten guztiek&nbsp;ondorio (desegoki) horiek atera dituztela pentsa dezake, matxista fanatikotzat hartuz.&nbsp;Eta ume horrek usteko du,&nbsp;ipuin honi sentidua&nbsp;bilatu dioten pertsonek&nbsp;"ateo zikin" bezala&nbsp;ikusiko dutela. Honela, umeak ipuinari gero eta&nbsp;nazka gehiago hartuko dio, eta baita ipuin hau&nbsp;irakurtzen dutenei&nbsp;ere.&nbsp;Noizbait&nbsp;ipuin honekiko atera dituen ondorioekin bat ez datorrela azaldu nahi dionari&nbsp;ere bizkarra emango dio, eta ez da ohartuko, duela milaka urte idatzitako&nbsp;elezahar horrek adierazi nahi zuena honakoa dela:&nbsp;gizon eta emakumeak&nbsp;haragi berdinekoak izanik, berdinak direla, eta ezin daitekeela inor bestearen gainetik egon. Haragi berdinekoak izango ez balira (edo honetaz ohartuko ez balira), bata bestearen gainetik&nbsp;egoten saiatuko litzateke, eta besteak ihes egingo luke (bidalia izan ez balitz). Hara..., azken honek gaur egun gertatzen denarekin antza handia&nbsp;dauka. Pertsonok gainontzekoen gainetik&nbsp;egon&nbsp;nahi izateko&nbsp;joera eduki dezakegu, eta honetarako edozein aitzakia nahikoa dugu. Sexua&nbsp;ez bada dirua izango da, bestela, lanpostua edo itxura. Guk ordea, guztiok Jainkoaren&nbsp;alaba-seme (edo seme-alaba) garela jakinik (genesian azaldu&nbsp;nahi izan&nbsp;zen bezala), berdintasunean bizi nahi dugu. Edo bizi nahi izan behar dugula uste dugu.</p>

<p>...ah, eta nor da katekesia&nbsp;irakasten dizun hori? Kursilloren baten beharrean dagoela uste dut,&nbsp;haurrei kristau izatea zer den hobeto azaldu diezaien.</p>


Utzi iruzkina: