Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


"Norberak ez duena egiten ez du inork egingo". Adierazpena Euskalerria Irratiko presidentea den Mikel Bujandarena da eta Larreko Sariaren emateari erreparatzen dio. Izan ere, Nafarroako Gobernua sarien inflaziotik gertu dabilen arren, euskararen garapena saritzeko orduan erakunde honetako ordezkarien argazkien urritasuna erabatekoa da. Horren aitzinean sortu zen, hain zuzen ere, Larreko Saria emateko ekimena, euskararen alde egindako lana saritzeko. Aurten Mintzakide egitasmoari egokituko zaio sari hau jasotzea asteartean Berriozarren izanen den ekitaldi batean. ...


Iaz euskal irratien aitzindariak omendu bazituen ere, aurtengoan Euskalerria irratiak banatzen duen Larreko saria Mintzakidek jasoko du. Sari ematea azaroaren 23an eginen da Berriozarko musika eskolan.Euskalerria irratiko ordezkarien esanetan, aurten bere 16. edizioa beteko duen sari honen xedea “euskararen onerako lanak, merezimenduak eskertzeko saria da; hizkuntzaren ospea hobetuz, euskararen erabilera suspertuz edo euskararen ikasketa erraztuz dabilenari gorazarre publiko egiteko. Iruñerriko egungo euskaldunok biltzeko eta elkarganatzeko proposamena ere bada”.Mintzakiden hainbat eragilek...


Azken iruzkinak