Iruñerria eta Tafallako Mintzakidek jasoko du Euskalerria irratiaren Larreko saria.
Iaz euskal irratien aitzindariak omendu bazituen ere, aurtengoan Euskalerria irratiak banatzen duen Larreko saria Mintzakidek jasoko du. Sari ematea azaroaren 23an eginen da Berriozarko musika eskolan.
Euskalerria irratiko ordezkarien esanetan, aurten bere 16. edizioa beteko duen sari honen xedea “euskararen onerako lanak, merezimenduak eskertzeko saria da; hizkuntzaren ospea hobetuz, euskararen erabilera suspertuz edo euskararen ikasketa erraztuz dabilenari gorazarre publiko egiteko. Iruñerriko egungo euskaldunok biltzeko eta elkarganatzeko proposamena ere bada”.
Mintzakiden hainbat eragilek parte hartzen dute: Topagunea koordinatzaile moduan, Karrikaluze, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri, Zaldiko Maldiko, Zorroka, AEK, IKA, Zubiarte euskaltegia eta Iruñeko Hizkuntza Eskola sustatzaile moduan eta hainbat udal eta Eusko Jaurlaritza babesle moduan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: