Kategoria: laphitz
Rock´n´rollean badago termino bat talde komertzialen musika izendatzeko: main stream. Euskara batuak ere badu joera nagusi bat, hedabideetan eta eskoletan beste inon baino hobeto mamitzen dena. Hortik kanpo beste doinu batzuk ditugu, bakanagotan entzuten direnak (maila jasoan, bederen).Laphitzen Bi saindu eskualdunen bizia hartu, mehaztu, eta bakan iruditu zaigun hori jaso dugu, hona ekartzeko bizigarri eta ikaskizun.Hizkuntzari dagokionez, arizkundarra izanik ere, Irisarriko euskara erabili zuen bere idatzietan. Hemen duzue Pello Salabururen artikulu jakingarri bat. Eta jakingarria da, hai...