euskaltube.com bideoak | Izenburua: Landareko Arrobia 10-04-18 | Erabiltzailea: garbitxu


Etxe berrira aldatu nintzenean amak opari bat egin zidan: landare bat. Oso landare indartsu eta erresistentea zela argitu zidan. Zaintzen erraza. Argi natural apurra eta astean behingo ureztatzearekin nahikoa omen zuen bizitza honetan aurrera egiteko. Seguru naiz zuk ere egin dezakezula, esan zidan, maltzurki. Eta zin degizuet nik ere gai ikusten nuela neure burua. Landare horrek, gurean, bizitza oparo eta zoriontsua izango zuela sentitzen nuela. Orain dela aste batzuk, ordea, landare behinola berdea, horitzen hasi zen. Denboraldi aldaketa zetorrela eta kolore berriak probatzea ez zegoela ...