Kategoria: lan_ekonomia
Non geratu dira 35 ordutako lanaldiaren aldeko aldarrikapen eta borrokak?. Estatu frantsesean Jospin-en gobernuarekin lortutakoa dagoeneko indargabetua dago eta Europako Batasuneko instituzioetan lanaldiari buruzko eztabaida mahai gainean dago 2004az geroztik, 1993/104/CE Arteztarau edo Direktibaren berrikuspena dela eta. Europear Instituzioen funtzio legegilearen matazan ez galtzeko egin ditzagun bi aipu. Batetik, funtzio legegilea Europako Parlamentua eta Ministroen Kontseiluaren esku dago. Bitartekaritza lanak Europako Batzordeak egiten ditu proposamenak helaraziz eta bi erakundeen a...