Soinu txikia, akordeoi diatonikoa, trikitixa, trikitrikia, farrea, filarmonika, pilarmonia, esku-soinua… hamaika modutara deitu izan diote XIX. mende bukaeratik gurean dabilen tresnari. Trikiti hitzari buruz, berriz, Juan Mari Beltranek esana du pandero hotsaren onomatopeiatik datorrela bere ustez. Eta esku soinua aipatuta, panderoa ere aipatu egin behar. Duela oso urte gutxira arte, panderoa dantzarako pizgarri moduan erabili izan da Bizkaian, eta pandero-joleak koplak kantatuz janzten zuen musika. Horregatik, gaur egungo panderojole-soinujole bikotea han sortu zela diote adituek. Akor...