Hasi gara! Aurtengo berbalagun proiektua martxan da!Duela bi aste hasi ginen aurtengo taldeekin. Ezin ezin gara hobeto hasi, iazko taldeen lekukoa hartu eta beste taldetxo batzuk sortu ditugu, guztira 8 talde eginez. Gainera, talde gehienak topera ditugu, baina lasai, beste asko sortzeko asmotan gaude. Jada, berbalagun izan nahi duten hainbat pertsona itxaron-zerrendetan jarri ditugu talde berriak noiz sortzeko zain. Talde hauek sortzeko laguntzaile beharrean gaude, beraz, animatu! Zenbat eta gehiago, hobeto!


Beste behin ere, ezin galdu urteroko hitzordua Euskal Herria Zuzenean festibalarekin. Badira gutxienez 5 urte bertara asteburu pasa goazela eta gogoak ez zaizkigu ahitu, ez horixe! Aurten ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean izango da Idauze Mendin. Arrosatik bertara eman zuen saltoa festibalak, eta urrutiago egon arren, eta jende aldetik oraindik Arrosako kopuruetara heldu ez den arren, guri oso leku aproposa iruditzen zaigu Idauze Mendi. Azken finean musikaz gozatu, euskarazko doinu urrunagokoak hurbiletik entzun, egokitzen zaizkigun txandak egin eta gure barne mugak apurtzen jo...


Azken iruzkinak