Kategoria: krakovia
Dagoeneko hilabete baino gehiago pasatu da Euskal Herritik irten ginetik, eta hasierako asteetan berrikuntza asko izan genituen arren poliki-poliki egunerokotasunaren errutinara ohitzen hasi gara. Egunak geroz eta motzagoak dira negua hurbildu hala, eta ordu aldaketari esker, lanetik irteten garenerako gaua izaten da askotan. Elurra gogotik bota zuen astearen hasieran, baina eguenerako gehiena urtu egin zen eguzkiaren eta tenperatura goxoen eraginez. Gu bizi garen herria Karpatoen hasiera diren Beskydy mendien magalean egonik, Parke Naturalaren barne dagoela esan daiteke. Hau dela eta, i...