Kategoria: koro_navarro
Zenbait gauzak, batzuetan, ez dute izenik izaten. Begiak ikusten ditu, baina ahoak aipatzen ez. Harik eta, halako batean, dagokion izenarekin topo egiten duzun arte.Doris Lessing-en Belarra kantari irakurtzen ari nintzela, pintura babatua esapidea gurutzatu nuen testuan. Ez dut inongo hiztegitan erabilera horren aztarnarik aurkitu, baina, hala ere, nork ez du ulertzen, bada? Ez da pintura altxatua edo askatua, ez higatua edo maiztua (argazkikoa bezala), beroak sorturiko burbuila txikiak dituen pintura handitua baino.Koro Navarro itzultzaile bikainari zor diogu esapidea.