Kategoria: kontzeptu
Azken aldion, kontzeptu berri batzuk entzun ditut (bueno, horietako bi ez dira horren berri, baina bada euskaldun zahar eta euskaldun berri kategoriak bazterrean uzteko bide bat zenbait kasutan): bidelaria, bidelaguna, euskaldun 2.0 eta transeuskalduna. Goazen pausoz pauso. Bidelaria eta bidelaguna berbalagunen mugimenduaren abaroan sortutako berbak dira. Bidelaria litzateke euskara ikasten edo euskara hobetzeko beharra duen pertsona (Eusko Jaurlaritzaren araberako terminologian gutxi gorabehera erdi-euskaldun deitzen dena). Bidelaguna, ordea, euskaraz ondo edo txukun jarduten duen pertsona...