Kategoria: kontserbazioa
Aurreko batean irakurri eta ikusi nuen AHT elkarlana kolektiboak eginiko montaje birtuala AHTaren gainean. Nire iritziz, irudi haiek erakargarri egiten zuten AHTa . Oraingo hauek berriz modu askoz ere errealagoan erakusten dute Gastezitik Donostira AHTan bidaia egin bahi izanez gero, zerekin aurkituko zaren. Ikusgarria eta beldurgarria benetan!!!!
Badirudi Bizkaiko Diputazioak bidea garbitu nahi dietela arrantzaleei. Hori bai dela konpetentzi ez lehiala: ubarroiak akabo, arrantzaleek, pozaren pozez, edonori erakusteko "trofeoak" lortu ahal izateko.
Gaur aurkitu dut orri bikain hau. Bertan naturarekin zerikusi duten gaien gaineko argazki bilduma paregabeak aurkitu daitezke.
Azken urteetan turismoa gora egin du Bardeetan. Horrek arriskuan jarri du bere ondare naturala, besteak beste, Bardeetako Juntak izan duen eta oraindik ere duen ikuspegiatik.
Oraingoan ere, elikadura eta ekologia uztartzen duen albiste, edo hobe esanda, kanpaina batekin nator. Gabonetako mahaietan bereziki present dagoen jaki bat dugu atentzio iturri, langostinoa. On egin!
Hona hemen elkarlanerako benetazko tresna AHT gelditu plataformakoek sortua.
Japonek hasitako baleen arrantza denboraldiarekin batera, Greenpeacek abian jarri du berea. Google Earth softwarearen bitartez gai gara baleen ibilbidea zein den jakiteko. Imajinatzen dut etengabe eguneratzen joango direla jarraipena. IKusgarria