Kategoria: kontalaritza
Literatura, kontalaritza eta irakurketaren bultzatzea Behin batean, askotan bezala, eskola batean ari nintzen ipuinak kontatzen. Haur txikiak ziren entzuleak, lauzpabost urtekoak, artean irakurtzen ez zekitenak. Txano Gorritxoren ipuin ezaguna –ezagunegia, agian?-, kontatzen ari nintzaien, baina dena okertzen. Honek sutu egiten zituen haurrak, une oroz ipuina bere bidetik eramaten saiatzen zirela, batzutan oihuka. Heldu da otsoa Txano Gorritxori beregana hurbiltzeko eskatzen dion unea; ahots le...