carrere kontalaria

ipuinen kontuak

Izena duen guztia da Euskaldunak ipuinen herrialde miresgarrian               Bilobak aitonari galdetu dio ea kontatu dion ipuinean gertatzen dena egia den eta erantzun dio:             “Izena duen guztia da”             Eta orduan, begiak eta burua zabalik, ametsen munduan sartu da, non denborak eta lekuak eta distantziak zehatzgabeak diren.             “Izena duen gu...


Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka, edo amore ez emateko amoranteen ipuinak.               Zer ezkutatuko ote da kajatxo horren barruan? Zabaltzeko irrikitan daukagun kaja dotore, kuttun horretan? Ez edozein unetan zabaltzeko kaja arrunta. Kaja horretan desioak, ametsak, pasioak, antsiak, beroak, hotzikarak, izerdiak daude gordeak. Zabaltzen ez denean hatz urduriek ferekatzen, laztantzen dute. Ahots etsi, eztia mintzatzen zaio ahapeka. Zabaltzen ez denean hutsa da giroan. Zabaltzeko egina da kajatxo hori. Bere izatearen arrazoia ...


Mingain haragia Emakume ipuinak                                 Mingain haragia ipuin ikuskaria munduko kultura ezberdinetako ipuin tradizionalekin osatuta dago. Mendetan zehar ahoz aho pasatako kontakizunak dira. Ameriketako indioak,; Afrikako ahots ezezagunak; Inuit herriaren berotasuna izotz artean; basamortuko lasaitasuna. Telebistarik gabeko garaia; “desiratzeak oraindik balio zuenekoa”.           ...


Literatura, kontalaritza eta irakurketaren bultzatzea                   Behin batean, askotan bezala, eskola batean ari nintzen ipuinak kontatzen. Haur txikiak ziren entzuleak, lauzpabost urtekoak, artean irakurtzen ez zekitenak. Txano Gorritxoren ipuin ezaguna –ezagunegia, agian?-, kontatzen ari nintzaien, baina dena okertzen. Honek sutu egiten zituen haurrak, une oroz ipuina bere bidetik eramaten saiatzen zirela, batzutan oihuka. Heldu da otsoa Txano Gorritxori beregana hurbiltzeko eskatzen dion unea; ahots le...


Tragedia bat izan al zen Babelekoa?               Kontalaria definitzen duen adierazpen baliabide garrantzitsuena hizkuntza zehatz batean emandako mintzamena da. Argi dago. Argi dago ere erabilitako hizkuntza hori kontalaria entzuten ari den jendeak ulertu behar duela, kontatutako istorioa zuzen jarraitu ahal izateko behintzat. Baina baita ere, erabilitako hizkuntzaren ezagutza zabalagoak kontaketaren ahozko adierazpen aberatsagoa eskainiko dio kontalariari, narrazioari kutsu berezia emanez eta kontatzearen artea bezala definituko ...