Oraingoan ere, elurtea datorrela. Kepa Diegezen testu hau gomendatzen dizuet, denborale hitzaren mugei begi emateko. Labur-zurrean, denboralea itsasoko ekaitza gogorra da; gainerakoak ekaitzak dira; edo elurteak, euriteak, euri-erauntsiak...Hitz beste eginda, begira nolako testua aurkitu genuen, duela aste batzuk, Berria egunkariaren edizio digitalean. (Badakigu arin-arinka aritzen direla kazetariak webguneak elikatzeko lan horretan).Lakuan goizeko 10:00etatik bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Krisi Mahaia. Barne Saileko ordezkariek hartu dute parte, baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako d...