Pakete ofimatiko hori, OpenOffice Komunitateak garatutakoa,  Windows, GNU/Linux eta Unix sistemeterako eskuragarri dago. Pakete honekin erabiltzaileek mota guztietako tresnak erabil ditzakete: datu base baten eredua (Base), testu-tratamenduko programa (Writer), kalkulu-orrien programa (Calc) eta aurkezpenak egiteko programa (Impress). Software pakete horrek OpenDocument formatu estandarra ezartzen du. Formatu hori ISO/IEC nazioarteko batzordeak onartu du orain dela gutxi. Sofcatalá-ren web orrian deskarga dezakezue paketea    


Alcala-ko Unibertsitateko "Centro de lenguas extranjeras" delakoak han ikerketak egiten ari direnei zuzenduriko itzulpen zerbitzu espezializatua martxan jarri du. Hizkuntzak alemanieraz, arabiera, txinera, kroaziera, frantsesa, hungariera, ingelesera, italiera, japoniera, portugesa, errumaniera eta errusiera izango dira, katalanaz gain.