Kategoria: karikatura
Izenburua jartzerakoan exageratu egin badut ere, exajerazioa iruditzen zait mahomaren karikaturengatik sortutako zalaparta guztia.Musulmanak oso haserre agertu dira Danimarkan argitaratutako marrazkiengatik, eta indignanteak direla esan dute. Hori dela eta izugarrizko zalaparta sortu dute eta hainbat enbaxadei su eman die. Indignantea bi marrazkitan mahoma karikaturizatzea.Ba ni indignatuta sentitzen naiz beraien herrialdeetan emakumeek aurpegia estalita eraman behar dutelako. Indignatuta beraien eskubideak urratzen direlako. Indignatuta adierazpen askatasuna ukatzen delako (dirudienez ez b...