Nork ez ditu maite Etxahun Iruriren kantak? Ezagutzen badituzu gustura kantatzeko, eta ezagutzen ez badituzu poliki-poliki ikasten joateko, hau da zure txokoa. Iparragirre, Laboa, Lertxundi, Lete edo Valverderenak ere hautatutakoen artean dituzte Kantuzaleen Txokoko kideek eta noski, zuk ere eska dezakezu zure kanta gustokoena abestuenen sortan sartzea. Ikasturteari hasiera eman diote txokoan, eta astelehenero aurkituko duzu urtero handitzen doan lagun multzoa. Ez da koroa, eta ez dago zertan ondo abestu beharrik. Ez kezkatu beraz, desafinatzen dutenak ere erabat on...