Nekea jada nabaria zen, baina jendea azkenengo asteburuari gogor eutsi zion! Osteguneko bertsoak eta gero ostiral gabaz Deustuko Kantagintza kantubiran ibili zen, ondoren larunbateko tomate lehiaketan hainbat talde Done Petrin bildu eta bazkaria prestatu zuten.Bukatzeko igande arratsaldean tomateari agur esan eta azkenengo dantzak eta algarak bota genituen!     GORA DEUSTUKO JAIAK! eta hurrengo urterarte!                                   ...



Joan den larunbatean, urriaren 2an, Gernikan bizi izan zena garai bateko Euskal-jai erraldoien itxura guztia izan zuen: jendetza, jendearen jantziak, giroa eta parte hartzea. Baina, guri dagokigunez, berriz ere, Euskal Herriko Kantagintza taldeen bilgunea izan zela da berria. Iaz ospatu genuen lehen aldiz bilkura hori, eta oraingoan, Gernikako III euskal-jaia eta kantagintzaren bigarrena zen Gernikan egiten zena. Aurtengoak  iazkoari gaina hartu dio partaidetza eta antolakuntza aldetik, eta esango dut zergatik. Bildu ginen, iaz bezala, San Fidel ikastolako egoitzan eta han...


Urriaren 2an Gernikan egongo den  Euskal Herri osoko kantagintza topaketak direla eta,  DEUSTUKO KANTAGINTZAREN lehen zita irailaren 20an, astelehenean izango da  20.00etan Bidarte auzo etxeko sarreran entsaioa egiteko. Hala ere, entsaiora joan ezean, Gernikara joateko aukera egongo da (bazkaria barne).                                            Urriaren 4tik aurrera astelehenero bilduko dira Bidarten 20.00etatik 21.30ak...


Azken iruzkinak