Gernikakoa euskal-jaia
Joan den larunbatean, urriaren 2an, Gernikan bizi izan zena garai bateko Euskal-jai erraldoien itxura guztia izan zuen: jendetza, jendearen jantziak, giroa eta parte hartzea. Baina, guri dagokigunez, berriz ere, Euskal Herriko Kantagintza taldeen bilgunea izan zela da berria. Iaz ospatu genuen lehen aldiz bilkura hori, eta oraingoan, Gernikako III euskal-jaia eta kantagintzaren bigarrena zen Gernikan egiten zena.
Aurtengoak iazkoari gaina hartu dio partaidetza eta antolakuntza aldetik, eta esango dut zergatik. Bildu ginen, iaz bezala, San Fidel ikastolako egoitzan eta han jaso genituen kanta-liburuxkak eta bazkarirako tiketak taldez talde, horrela ordainduta baikeneukan eurek agindu bezala. Hantxe bertan sekulako hamaiketakoa eman ziguten kantatzen hasi baino lehen. Guztira 500 kantari inguru izan ginen.
12etan Merkurio plazan elkartu ginen eta han hasi ginen talde guztiak kantari. Baina ez ginen bakarrik. Txistulariak, albokalariak, duntzineroak, gitarra zutenak ere bai. Jende pila inguratu zen eta gero, bi taldetan banatuz, Gernikako kaleetatik ibili ginen, berriro, ordu bietan elkartu ginen arte. Beste kanta batzuk eta apurka-apurka joan ginen bazkaltzeko. Guztira ba omen ginen 600 inguru bazkaltzen.
Bazkal
ostean kantak hasi ziren berriro, mikroetatik talde musika talde desberdinak
pasatu zirelarik eta ondoren, dantzak ere hasi ziren. Gutxi gora-behera,
7:30etan aldegin genuen Deustuko partaideak festa lekutik.
Guzti hori beste herri edo talde batek antolatu behar balu, benetan, lan ikaragarriaren ondorioz izango litzateke.
deustuko kantagintza
ARGAZKI GEHIAGO hemen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: