Etxarriko Gazte Asanbladak kanpaldi bat antolatu du Etxarri Aranazko Beheko basoan asteburu honetan. Baso horretatik AHTa pasa litzateke eta horexegatik aukeratu dute lekua akanpatzeko. Guaixe Aldizkariak gazteei egindako elkarrizketa bat argitaratu du:1. Gaztetxeko lau paretetatik irten eta basora…..Bai. Beheko basoan kanpaldi bat antolatu dugu asteburu honetan.2. Baina, zertara zoazte, oporretan edo lanera?Bietara. Alde batetik, eztabaida eta hausnarketarako gunea izatea nahi dugu, eta bestetik, eta bide batez, ondo pasatzea ere da gure helburua.3. Zeintzuk dira gaur egungo gazteriaren ke...