AHTren aurkako kanpaldi bat antolatu du Etxarriko Gazte Asanbladak
Etxarriko Gazte Asanbladak kanpaldi bat antolatu du Etxarri Aranazko Beheko basoan asteburu honetan. Baso horretatik AHTa pasa litzateke eta horexegatik aukeratu dute lekua akanpatzeko. Guaixe Aldizkariak gazteei egindako elkarrizketa bat argitaratu du:
1. Gaztetxeko lau paretetatik irten eta basora…..
Bai. Beheko basoan kanpaldi bat antolatu dugu asteburu honetan.
2. Baina, zertara zoazte, oporretan edo lanera?
Bietara.
Alde batetik, eztabaida eta hausnarketarako gunea izatea nahi dugu, eta
bestetik, eta bide batez, ondo pasatzea ere da gure helburua.
3. Zeintzuk dira gaur egungo gazteriaren kezka nagusiak?
Gazteon
problematika oso zabala da. Hezkuntza, etxebizitza eskubidearen
urraketa, prekarietatea, etab luze bat. Horregatik, gu geuk
alternatibak sortu behar ditugu eta bide horretan lanean dihardugu
Etxarriko gazteok.
4. Horren adierazle asteburuko ekintza. Zer landuko duzue bertan?
AHT-ren
kontrako kanpaldia egitera goaz. Inposatu nahi diguten proiektu horren
aurka gaude eta txikizio hori gelditzeko egin behar den guztia egiteko
prest gaude.
5. Kanpaldirako leku aproposa aukeratu duzue gainera.
Bai.
AHT pasatzen den lekua aukeratu dugu akanpatzeko. Arazoa hemen bertan
daukagunez bertatik ezagutu eta ikustea da gure nahia.
6. Eta zer egingo duzue zehazki?
Ostiral
arratsaldean abiatuko gara oinez Etxarritik beheko basora. Lehenengo
kontua Gazte Asanbladaren plangintza zehaztea izango da. Ondoren
etxetik ekarritako afariarekin tripa ondo bete eta AHT-rik ez!
altxorraren bila jolasa egingo dugu.
7. “Altxorraren bila” jolas berezia, beraz?
Bai,
galderen bidez AHT-ren gaiaren inguruko hausnarketa egingo dugu, mapa
zatiak…. Beno…. (ezin dugu aurreratu…) Gauean, suaren inguruan ere ondo
pasatzeko aukera izango dugu.
8. Larunbatean berriz, herrira buelta
Larunbat
goizean taldeka bildu eta AHT pasatzen den lekuetatik panel
informatiboak jarriko ditugu, bidea markatu…. Bueltan herrian bertan
manifa-burrunba egingo dugu. Gure aldarrikapena herriak eta udalak ikus
eta entzun ditzan.
9. Mugitzen den harriari (gaztetxeari) goroldiorik ez. Ez zarete geldirik egoteko jaioak ez?
Eta
hala izan behar du ez? Orain festak prestatzen ari gara buru belarri.
Bestalde Gazte Asanbladaren barruan talde antikapitalista bat sortu
berri dugu eta lanketa berezi bat egiten ari gara gai horrekin, bideo
emanaldiak, hitzaldiak… Azken finean, gaur egun eskaintzen digutenari
alternatiba bat bilatu nahi diogu.
10. Etorkizunean, Topagunearen antzera, bi urterik behin akanpada?
Espero
dugu urtero errepikatzeko pisuzko arrazoirik ez egotea. Baina hala egin
behar bada egingo dugu….Udalak, herritarrek eta alde agertzen direnek
argi izan behar dute Etxarriko gazteak ez garela isilduko eta
borrokatzen jarraituko dugula.
11. Azken arrazoi bat gaur zuenera hurbiltzeko?
AHT
ez dela batzuen arazoa, guztiona baizik. Inposatu nahi diguten eredu
horrekin, batzuk gure herriaren kontu aberastu egingo dira eta guk hori
ezin dugu onartu. Horregatik, motxila hartu eta gaur denok beheko basue!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: