Kategoria: kalejira
Abenduaren 27an AHTren aurkako eguna ospatuko dugu Lemoan. Egun hau, gaztetxeko hamabostaldi kulturalaren barne egon arren, Arratia Bizirikeko lagunen ekimena da eta Arratiako hainbat talde eta erakunderen babesa hartzen ari da berau antolatzeko. Aurrerapen moduan, hemen daukazue egun horretako deialdia egiteko sortu dugun spota. Baina aurrerago ere egongo da bideo sorpresa gehiago... Adi egon eta AHT salatu!!
Sarritan, kantatzen duenaren edo dutenen errua izan ohi da euria egitea. Behintzat, ostiralekoan, bertsolariei ezin errua bota, izan ere, arratsalde osoan barra barra euria bota bazuen ere, bertso triki kalejira poteoa hasi eta lasterrea atertu egin zuen. Kalean kalejirarako girorik ez bazen ere, Trikitilariei egokitu zitzaien, eguraldi txarrari aurre egitea.Tabernetan aritu ziren Lander Ibarluzea, Iratxe Ibarra, eta Joseba Artza, koplak, bertsotan, trikitixaz, edo gabe, eta bukaera, puntuka. Sospresas agertu zen Oihane Perea bertsolari arabarra. Etorri, parte hartu eta baita b...
Egun ofizialarekin talka egingo dut ospakizunak direla eta. Berez asteazkenean da Santa Zezilia musikarion patroiaren eguna, baina musikari gehienok asteburu hau erabiliko dugu geure jai partikularra egiteko. Eibarren herrikoitasun handiena duen ekitaldia bihar gauerdiko kalejira izango da, Serenata, alegia. Ohiturari jarraituz, eibartarrek soziedadeetan afaltzen dute eta gauerdian Untzagan biltzen dira. Puntu-puntuan hasi ohi da Banda lehen pieza jotzen eta ttipi-ttapa Kalbetoi eta Bidebarrieta kaleak zeharkatzen ditu, azken honek Arikitzako Zubiarekin duen gurutzabidera iritsi arte. Berau...
Danbor hotsekin bat eginik jo zuen Ustekabek Gorlizen, beste hamaika talderen presentzia izan zuen kalejira batean. Espero baino ordubete gehiago behar izan genuen Gorlizera iristeko. Ordainez, Lemoniz inguruan txango kulturala egin genuen Javier Zorrakin mikrofonoan genuela. Egia esan, ez zen oso didaktikoa izan, baina zentrala metro eskas batzuetara ikusteko aukera izan genuen gutxienez. Behin Gorlizen dena prest genuela indarrez jotzeko meriendatxoa jan eta lehen notak jotzen hasi ginen. Koadrilen jeitsiera egin genuen Tatiago, Diana, "Au dek au" eta beste hainbat piezekin. Publikoa ge...