Bertsotan Barruan hobeto

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2008-11-02 11:11

 
Sarritan, kantatzen duenaren edo dutenen errua izan ohi da euria egitea.  Behintzat, ostiralekoan, bertsolariei ezin errua bota, izan ere, arratsalde osoan barra barra euria bota bazuen ere, bertso triki kalejira poteoa hasi eta lasterrea atertu egin zuen. Kalean kalejirarako girorik ez bazen ere, Trikitilariei egokitu zitzaien, eguraldi txarrari aurre egitea.
Tabernetan aritu ziren Lander Ibarluzea, Iratxe Ibarra, eta Joseba Artza, koplak, bertsotan, trikitixaz, edo gabe, eta bukaera, puntuka. Sospresas agertu zen Oihane Perea bertsolari arabarra. Etorri, parte hartu eta baita bertsotan egiten animatu ere. Zuei lauroi eskerrik asko bene benetan.

Izan zen bai, zer entzun eta zeri barre egin, Aitxuluaren astoak eta astokeriak Olaian protagonista, Txomin udaletxeko langilea Otsolonean, Punkiak eta herriko gazteak Iru Biden, domekako Larrabetzuko Bizkaiko txapelketako kanporaketa...
Protagonista edo parte hartzaile, eskerrik asko bertara hurbildu eta batzuk txaloak joaz, besteak soinua eta panderoaz eta nola ez bertsotan ostiralean tarte on bat pasatzera animatzeagaitik. Bertaratzea posible izan ez zenutenentzat, hemen gure argazkiak.



Utzi iruzkina: