Urriko Azken Astelehenean pankarta bat jartzea leporatuta, Jone Amezaga errigoitiarrak hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra jaso du. Busturialdeko herritar talde bat bertoko bizilagunari elkartasuna adierazteko ekimenak antolatzen hasi da, eta prestaketa lanetan laguntzeko deia egin du. Jakinarazi dutenez, lehen bileran 30 lagun inguru batu ziren, hiru lan talde sortuz. Ekintza desberdinak antolatzen lagundu nahi izanez gero, interesatuek lan taldeetan parte hartzeko aukera izango dute. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, mobilizazioak deitzeko asmoa daukate, besteak beste, Manifes...