guk be Jonen absoluzioa eskatzen dogu! Konzentrazioa Busturian 29an.
Urriko Azken Astelehenean pankarta bat jartzea leporatuta, Jone Amezaga errigoitiarrak hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra jaso du. Busturialdeko herritar talde bat bertoko bizilagunari elkartasuna adierazteko ekimenak antolatzen hasi da, eta prestaketa lanetan laguntzeko deia egin du. Jakinarazi dutenez, lehen bileran 30 lagun inguru batu ziren, hiru lan talde sortuz.
Ekintza desberdinak antolatzen lagundu nahi izanez gero, interesatuek lan taldeetan parte hartzeko aukera izango dute.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, mobilizazioak deitzeko asmoa daukate, besteak beste, Manifestazioa azaroaren 30an Gernikan eta horren aurreko egunean 29an konzentrazioa deitu dabe Busturian, 20:00etan hileroko barikuetan preso politikoen alde antolaten ohi dan konzentrazioagaz batera.