Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik egin. Aspaldi erabaki genuen bizitzan behin (gutxienez) bisitatu beharreko jaialdi honetara joan behar ginena baina azkenean, partaide ere izan ginen (bizitza osoan ahaztuko ez dugun ohore bat zalantzarik gabe). Eguerdi aldera iritsi ginen Sarara eta seiterdiak aldera hasten ziren Agorrekako kontzertuak. Hasiera-hasieratik sumatu genuen gure inguruan Usopopen inguruan hainbeste aldiz entzun genuen giro magikoa eta berarekin bat egiteko edo, errekurrentea dugun ohitura bati ekin genion, garag...


Gauza on asko ekarri dizkigu Jazpanak azken urteetan baina nabarmenena, bidean egin ditugun adiskide eta harremanak izan dira zalantzarik gabe. 2012ko Jazpana euritsuan ederki pasa genuen baina horretaz gain, hilabete batzuk lehenago internet bidez bakarrik ezagutzen genuen jendeari aurpegia jartzeko aukera eskaini zigun. Usopopeko jendeaz ari naiz eta egia esan, jaso genuen lehen mezutik zirrara ikaragarria sortu zigun Iparraldeko jaialdi txiki bezain handi honek gure jaialdia ezagutu nahi izateak. Arima berdina duten bi jaialdi dira Usopop eta Jazpana eta ziur naiz, hainbeste aldiz azaldu...


Azken iruzkinak